
Akerreta Hotela Santiago Bidearen bide frantsesean dago. Orreagan hasita lehen etapa bukatzen den lekuan gaude, Larrasoainatik 500 metrora.
Herri hau hoteletik 500 metrora dago.
Irteerak egin daitezke inguruko produktuak ezagutzeko; Ohiegi, Orreaga eta Udabeko gaztategiak bisitatuz, adibidez. Zubietako errotara ere hurbil zaitezkete edo Eltsoko Telletxea Erlezaintza museoa ezagutu.
Kirol hau gustuko baduzu, hoteletik gertu hiru golf zelai dituzu: Club de Golf de Gorraiz www.golfgorraiz.com, Club de Golf Señorio de Zuasti www.zuasti.com, y Club de Golf de la Ultzama www.golfulzama.com.
Zaldiz ere ibil zaitezke ondorengo hipika guneetan: Zolina www.navarra.tv/zolina2/, Añezcar www.anezcar.com o Labiano.
Bi kirol hauetako edozeinetan aritu nahiz gero, leku ezin hobean gaude. Batetik, 500 metrora amuarraina arrantzatzeko barruti intentsiboa daukagu. Ehiza garaian, berriz, usoa, basurdea edo oilagorra ehiza dezakezu inguruko barrutietan.
Hoteletik 10 km.ra dagoen Oteiza museoa bisita dezakezu www.museooteiza.org. Nafarroako Museoa www.cfnavarra.es/CULTURA/museo/index.html , Sarasate Museoa, Arteta Museo Etnografikoa edo Uharteko Arte Garaikidearen Museoa www.centrohuarte.es.
Irteerak edo bisita gidatuak egin ditzakezu Irati basoan zehar, Orgi Basora, Bertizko Jaurerriaren Parke Naturalera, , Urzazubi/ Urdaxko leizeetara edo Zugarramurdikora, edo Urbasa- Andia Parke Naturalera, zeinetan espeleologia ere egin daitekeen. Informazio gehiago lortzeko bisitatu www.turismo.navarra.es webgunea.
Eskalatzera joan zaitezke Etxauri edo Carrascalera. Berriozar-en, gainera, Rocopolis daukazu, eskalada eta boulder guneekin.
Hoteletik 10 km.ra Itaroa Saltoki Gune Erraldoia daukazu eta bertan, erosteaz aparte, zinemara joateko eta spa&sport kuboan gozatzeko aukera duzu.
Akerreta hotelak, Iruñatik 10kmra egonik, gertu eta erraz du Iruñako erdigunera heltzea. Disfruta ezazu alde zaharrean zehar paseatuz eta dastatu Iruñak duen eskaintza gastronomikoa www.comermuybien.com.
Nafarroako Landa Hotelen Elkarteak antolatutako ekintzak hemen ikus ditzakezu: www.reckrea.com.