
Akerreta Hotela familia giroko hotel txiki eta atsegina da; lau urte luzez burututako zaharberritze lanen fruitu zaindua.
Sastrearena Etxea, garai bateko bere izena, Vianako Printzea Erakundeko Nafarroako Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Fundazioak babesten du, duen historiagatik eta baita arkitekturagatik ere.
1723ko etxe honek oraindik bertan du jatorrizko sukalde pirenaikoa, ogi labea barne. Elkar gurutzatutako aritzezko habe ikaragarriek guztiz nabarmentzen dute lekuaren historia luzea; eta hau guztia XXI. mendeko erosotasunei uko egin gabe.
Hotelak, gainera, askotariko gelak eta txokoak ditu, inguruko paisaiaz gozatuz, lasai irakurtzeko: neguan beheko suaren ondoan eta udan terrazan edo lorategian.Akerreta Hotela Reckrearekin, Nafarroako Landa Hotelen Elkartearekin, kidetuta dago. el interior kanpoaldea el exterior barrualdea
Hotel Akerreta está asociado con Reckrea, Asociación de Hoteles Rurales de Navarra